Multikirola

Honi lotuta, ikastetxearen eskola kiroleko ereduaren arabera entrenatzaileak gehienbat ikasle ohiak izatea bilatzen da. Talde bat entrenatzea esperientzia hezitzaile aberasgarria da gaztearentzat, konpromisoa eta ardura garatzen du, ikastetxearekin lotura mantentzen da… laburbilduz, hainbat eta hainbat onura ditu gaztearen hazkunde pertsonalerako. Beraz, DBHko ikasleei kirolean jarraitzera animatzeaz gain, entrenatzaile lanetan hasteko aukera eskaintzen zaie.

Esan bezala gure kirol eskaintza oso zabala da eta aurrera eramateko kirol instalazioak ez dira nahi bezain beste.

Zorionez kirol elkarteen nahiz beste eragileen eskaintza zabala da oso, eta herriak eta bere inguruneak kirola egiteko erraztasun
ugari ematen ditu. Zein da ikastetxeon papera kirolaren esparru honetan?

San Luis La Salleko kirol planteamendua ez da gauza berria, aspalditik jorratutakoa baizik. Bertan eskubaloia, saskibaloia, gimnasia erritmikoa, judoa eta futbola uztartzen direlarik.
Ikastetxeak betidanik ulertu du kirola balio handiko tresna hezitzaile bat bezala, eta gizarteratzeko inguru egokia bezala. Hau dela eta jokaera onerako dekalogo bat sortu berri da.

Kirol hastapena unibertsala izatea garrantzitsua da guretzat ikastetxeak eragile egokiena garela uste baitugu. Zehazki 8 eta 12 urte bitarteko ikasle guztiek, LH3 eta LH6 bitartekoek, kirola egiten hastea bilatzen da.

12 urtetatik aurrera ikastetxeak ez du eskaintza propiorik, kirol elkarteen ordua da. Ikastetxearen lana 12 urtetik gorakoen artean kirol jarraipena sustatzea da.  Kirolik nork egiten ez duen ezagutzea, kirol eskaintzaren berri ematea eta animatzea da ikastetxearen lana.