San Luis La Salle Ikastetxea

Donostia [Bidebieta]

 

      Gure ikastetxea

Hezkuntza eskaintza

Extraeskolarrak Zerbitzuak Familiak Ikasleak

 Haur-Eskola

Sallenet

Kontaktua

|  Gaztelera |

      Nor gara       Non gaude       Istoria        Izaera propioa        Parte-hartzeko organoak      La Salle sarea      

   

Gure ikastetxea / Istoria

 

1913tik hezitzen

1907ko urriaren 17an Mirakruzko aldapatik behera bi auto elkar jo zuten ondorioz biak irauli eta zubi ondoko zapaldatik behera amildu zirelarik. Istripuan bi lagun hil ziren, hauetako bat Luis Zappino jauna izan zen. Bere emaztea, Teresa Barkaiztegi Andrea larriki zaurituta gertatu zen.

Zaurietatik sendatzean, senar zuenaren oroitzapena ohoratu nahi izan zuen eta istripuaren lekuan bertan, Herreran, Luis Deunari eskainitako kapera bat eraiki zuen; kapera ondoan gela batzuk egin ziren kapilaurako, Altzako koajutore zen apaiz bat.

Pasaiako portuaren arantza eta merkatal iharduera handitzean, Herrerazo auzoa jendez bete zen eta eskola baten beharra gero, eta nabarmenagoa zen egunetik egunera. Altzako erretoreak eta Zappino sendiak Kristau Eskoletako Anaiengan (Salletarrak) jarri zuten begian.

1913ko irailaraen 17an sortzen da Herrerako San Luis-La Salle ikastetxea, Altzako udalbarrutian.

Bidea egiten hasten gara

San Bernardo-La Salle ikastetxetik (gaur egun Jesusen Lagundiaren San Ignacio Ikastetxea dena) hiru anaia egunero etortzen ziren auzoko mutikoei irakastera.

1928ko irailean, San Bernardo Ikastetxeak Baionara aldatzeko erabakia hartu zuen. Herrerako eskolari eutsi ahal izateko komunitate independiente bat sortzea erabaki zen.

1930an egoera zailei aurre egingo dien batzordea eratzeko erabikia hartu zen, honela sortu zen, “Asociación Católica de Padres de Familia” delakoa

1933 urteak berekin ekarri zuen Errepublikaren legeak indarrean jartzea: Udalak subentzioa kendu zuen eta Anaiek ezin izan zuten aurrera jarraitu. Guraso Elkarteak bere gain hartu zituen ikastetetxearen gastu guztiak eta Anaiek “sotana” utzi eta dotere agertu ziren “trajez eta gorbataz” jantzita

Ikastetxea handitzen zihoan heinean gela gehiago behar ziren. 1934an Anaien elkartea egoitza aldatu zen “Villa Concheshi” ra.

1958 garrantzitsua da San Luis-La Sallen historian. Lortu zen Peñaflorida Institutuaren 1 zkidun Atal Filial bihurtzea. Aldaketari eskerrak Herrerako haurrek ofizialki eta dohan ikasi ahal izango dute Batxilergo Elementala. Ikasturte honetan ere irakasle sekular bat hasi zen lanean: Vicente Ayesa jauna.

50 urte! 1963ko maiatzaren 12an izan ziren ospakizun nagusiak. Donostiako Udalak Ikastaetxeari bi bereizgarri eman zizkion: “Corbata de la ciudad de San Sebastián” eta “Medalla al Mérito en la Enseñanza”. Urte honetan ere San Luis Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkartea sortzea erabaki zen.

Pasai San Pedroko Margarita Pérez Ruiz de Munain andrearen emari batek gaur egungo lurrak erosi ahal izatea ekarri zuen, eta lehen lurebakia egitea.

1968tik aurrera ikastegiaren etorkizunak zegoen kezka eta ondoriozko gestioak gehituz joan ziren. Bariantearen lanak gorpuztuz doaz eta Parrokiaren eta Ikastetxearen desjabetzea gero eta hurbilago ageri zen. Eraikitzeko baimenak ez ziren iristen. 1970an erreforma berriarekin Batxilergo Elementala desagertzen da eta O.H.O., hasieran, ez zegoen subentzionatuta.

1972ko udan hodeatzeko makinak bere lana hasi zuen. Udalak bere gain hartu zuen “Etxaide-Borda” villa egokitu, eta uztea, Intxaurrondo, Garro zubiaren ondoan.

Herrerako San Luis-La Salle-tik Mendiolabeko San Luis-La Sallera, gure oraina eta etorkizuna

Hiru prefabrikatuak jartzen dira Etxaide-Bordako lorategian. Bi urterako egonaldia bost urterako luzatu zen. Anaia Manuel Cisneros zuzendariaren eta Guraso Elkartearen kemenak lortzen dute ikastetxe berriaren proiektua aurrera eramatea.

Ikastetxe berrian hasten gara! 1977-78ko ikasturteak berrikuntzak beterik zetorren. 8 gela izatetik 16 izatera pasa da, eta mixto bihurtu da ; irakaslego zabaldu egiten da zenbait moja eta irakasle sekularrekin. Alde Zaharreko Los Angeles-La Salle ikastetxea eta Ategorrietako Carmelitas de la Caridad (Vedrunas) desagertzen dira. Irakaslegoaren zati bat eta zenbait neska-mutil San Luis-La Sallera datoz. 1978ko maiatzan inaugarazio festa ofizialak ospatzen da.

Guraso Elkarteak ikastetxearen jabegoa eta titulartasuna hartzen du. Aurrez Elkarteak eta Anaiek hitzarmena izenpetu zuten; honen arabera Anaiak ikastetxearen antolamenduaz eta zuzendaritzaz arduratuko ziren.

Handitzen eta aurrera goaz, aldaketak gureak egiten ditugu: Haur Hezkuntza hasten da, hasieran Bidebieta hauzoko lokal batzuetan, elebitasuna hasten da, bi laguntza gelak sortzen dira, Derrigorrizko Bigarren Hezkunta hasten da,...

Laurogeita hamar urte eta mendeaurrea prestatzen hasten

Gure eguneroko lanean ari gara gogoz, eta buruan daukagu 2013. urtea: 100 urte beteko ditugu!

 

 

   

Ongi etorri 

San Luis La Sallera

 

Bideo Mendeurrena - Centenario

 

Bideo Haur Eskola - Guardería

 

 

 

 

 
       
       
       
 

 

 

 

 

 

 

 

       
 

© San Luis La Salle Ikastetxea 2011     Dirección: San Luis La Salle Ikastetxea · Guardaplata bidea, 16 (Bidebieta) · 20016 Donostia   |   e-mail @   |