San Luis La Salle Ikastetxea

Donostia [Bidebieta]

 

Gure ikastetxea

Hezkuntza eskaintza

Klasez kanpokoak

Zerbitzuak

Familiak

Ikasleak

 Sallenet

Kontaktua

 

| Gaztelera |  

      Etapak     Aniztasunarako arreta     Ikasketetarako laguntzak     Hezkuntza proiektua     Berrikuntza Programak     Egutegiak eta Ordutegiak

      Haurtzaindegia, 0-2 urte (Haur H., 1. zikloa)      Haur H., 2. zikloa (HH, 3-5 urte)      Lehen H. (LH, 6-11 urte)      Bigarren H. (DBH, 12-16 urte)

Haur Eskola, 0-2 urte

Zerbitzuak

D Eredua

0 urtekoen gela,

urte 1ekoen gela,

2 urtekoen gela,

Siesta egiteko gela,

Bideo eta teknologia berrien gela,

Bi patio josalekin: kanpoko estalia eta estali gabekoa

Psikomotrizitate-gela

Jangela, dieta pertsonalitzatuak

Autobusa, doan haurtzaindegiko haur guztientzat

Udalekuak.

Familiarekin eguneroko informazioa agendaren bidez

Arreta pertsonalizatua gurasoentzat

 

Ordutegiak

11 hilabetean irekita, irailetik uztailera

07:30tik 19:00etara

ordu eta egun solteko aukerak

 

Doaneko autobusa - Ibilbideak

1. busa: Ikastetxea – Bidebieta – Los Olmos – San Pedro – Trintxerpe – Herrera – Buenavista- Pasai Antxo – Kaputxinoak – Beraun – Galtzaraborda – Errenteria Alameda

2. bus: Ikastetxea – Herrera – Pikabea/Oleta – Altza – Larratxo – Intxaurrondo – Egia.

 

Idazkaritza

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30 – 13:00 eta 14:45 – 17:30

Tel: 943 39 67 09

sanluis-idazkaritza@lasalle.es

 

Ezagut gaitzazu

Deitu eta pertsonalki informatuko zaitugu.

943 40 42 56 (Haurtzaindegia)

943 39 67 09 (Idazkaritza)

Gainera Facebooken izango duzue gure berri, eta bertan haurrekin egindako jardueren argazkiak izango dituzue ikusgai.

_________________________

 

Nor gara

Gure txikiei lehen pausoak ematen laguntzen diegu eta haien beharrak eta aukerak kontuan izaten ditugu. 0-6  urte bitarteko epea oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako, urte horietan baitu iragazkortasun handiena.

- Lasai egoten eta seguru sentitzen laguntzen dieten oinarrizko ohiturak lantzen ditugu.

- Haien garapen orokorraren eta etorkizunekoaren oinarri diren zentzumenen eta mugimenaren garapena, koordinazioa eta trebetasun fisikoak lantzen ditugu.

- Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diegu.

- Garapen kognitiboa estimulatzen dugu, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko alderditik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).

- Haurrak oinarrizko prozedura akademikoekin harremanetan jartzen ditugu (irakurketa, idazketa, eraginkortasuna, ahozko adierazpena, informazioaren tratamendua, etab.), betiere garapen erritmo ezberdinak errespetatuz eta motibazio positiboa emanez, beren helburuak iritsi ditzaten.

Hori guztia inguru berezi batean lantzen da, non elkarrekin jorratzen diren alderdi kolektiboa eta indibiduala, ludikoa eta formala, berezkoa eta zuzendua. Azken batean, etapa honetan helburua da ikasleek baliabide egokigarriak eta autonomía izan dezatela biziko duten ziklo berriari aurre egiteko eta nortasun baloreetan hezteko.

Hezkuntza  maila  honetan  aplikatzen diren berrikuntza-programak: Ulises, Krea, Hara.

 

Hezkuntza Proiektua

San Luis-La Salle Haur-Eskolak La Salle Ikastetxeen hezkuntza-proiektuak gauzatzen ditu, baina era berean, bere identitate propioa finkatu du, ikasleen premiaketa ingurugiroa kontuan hartuz.

Gure Hezkuntza-proiektua dokumentu irekia, gaurkotua, bizia eta malgua da, inguratzen gaituen errealitatea bezala. Gure profesionalak informatuta eta koordinatuta daude, haurraren garapen egokia sendotzeko eta ondorengo ikasketen arrakasta bermatzeko.

 

0-2 URTEKOEN LANA

Aldi honetan gure helburu nagusia haurraren zoriontasuna eta garapen pertsonala da. Hori lortu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu familiarekin harremanetan eta elkarlanean aritzea, horrek ziurtatuko baitigu haurraren afektibitatearen, auto-estimuaren, adimenaren eta sormenaren garapena.

 

2 URTEKOEN GELA

Hezkuntza etapa honetan aplikatzen diren programak: Ulises, Irati, Hara

Haur-Eskolako handientzat, 2 urteko ikasleentzat, Ulises izeneko laguntza goiztiarreko metodoa erabiltzen dugu, beste La Salle ikastetxeekin koordinaturik.

Ulises estimulazio goiztiarreko programa da, eta helburu hauek ditu:

Burmuin-garapena indartzea.

Kuriositatea piztea.

Arreta-gaitasuna hobetzea.

Hiztegia aberastea.

 

Gure ikasketa-metodoa ikusmen, entzumen, irakurmen eta ezagumen-loturan oinarritzen da. Adimen-bit batzuek osatzen dute metodoa: haurrari ezagupen berriak ematen zaizkio gaika antolaturik dauden argazki batzuen bidez.

 

Estimulazio motorraren alorrean, psikomotrizitate-zirkuitoak egiten ditugu haurrak bere gorputza kontrolatzen ikasi eta lateralitate egokia gara dezan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ongi etorri 

San Luis La Sallera

 

Bideo Mendeurrena - Centenario

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

© San Luis La Salle Ikastetxea 2011     Dirección: San Luis La Salle Ikastetxea · Guardaplata bidea, 16 (Bidebieta) · 20016 Donostia   |   e-mail @   |