San Luis La Salle Ikastetxea

Donostia [Bidebieta]

 

      Gure ikastetxea

Hezkuntza eskaintza

Klasez kanpokoak

Zerbitzuak

Familiak

Ikasleak

 Haur-Eskola

Sallenet

Kontaktua

|  Gaztelera |

     Kirolak     Mendia     Musika      Danborrada      Eguerdia      Udalekuak      Tandanacui      Aisialdia  

       

Klasez Kanpokoak / Kirolak

San Luis La Salle Txapelketa 2015

Eskola kirolaren kontzeptua

Kirol jarduera antolatua da, gure ikastetxeko ikasleek eskolaz kanpoko ordutegian egiten dutena. “Ahal dela, kirol anitzeko” izaera eduki behar du, eta ez nahitaez lehiaketa girokoa, eta beraz, bermatu egin beharko da ikasle guztiek kirol mota desberdinak ezagutzea, betiere beren gaitasun fisikoarekin eta adinarekin bat etorriz. Eskola-kirolaren xedea, hain zuzen ere, kirolari bakoitzaren hezkuntza-garapena osatzea da, eta aldi berean, norbanakoen premiak asetzea.

Printzipioak

Programa honen iturburu diren printzipioak hezkuntza, prestakuntza eta aisialdi arlokoak dira, eta horrenbestez, kirolariek, gorputz-hezkuntzako irakasleek, entrenatzaileek, gurasoek, arbitro-elkarteek eta abarrek tratamendu berezi bat eskaini behar diete jarduera hauei, eta denon artean printzipio jakin batzuk helarazi behar dizkiote eskolako kirolariari: joko garbia, adiskidetasuna eta bizi-ohitura osasungarriak, indarkeriaren eta dopinaren gaitzespena eta talde bateko kide guztien integrazioa, inolako diskriminaziorik egin gabe.

Helburuak

  • Ikasleei heziketa orokorra eskaintzea.
  • Kirol gaitasunak eta trebetasunak ikastea.
  • Gaitasun fisikoak hobetzea.
  • Ohitura osasungarriak bereganatzea.
  • Heziketa giroko lankidetza eta lehiaketa.
  • Norbere buruarenganako konfiantza eta auto-estimua
  • Joko garbia eta integrazioa.
  • Gainerako lagunak eta arauak errespetatzea eta erantzukizun pertsonala.
  • Aurreragoko adinetan kirola egiten jarraitzea ahalbidetuko dioten kirol ohiturak sortzea.

Kirol Batzordea ireki

 

 

 

   

Ongi etorri

 San Luis La Sallera

 

Bideo Mendeurrena - Centenario

 

Bideo Haur Eskola - Guardería

 

 

 
       
       
       
 

 

 

 

 

 

 

 

       
 

© San Luis La Salle Ikastetxea 2011     Dirección: San Luis La Salle Ikastetxea · Guardaplata bidea, 16 (Bidebieta) · 20016 Donostia   |   e-mail @   |