2021-2022 ordenagailuen erosketa

Online denda irekiko dugu datorren ikasturterako zure ordenagailua erosten laguntzeko.

Denda hau gurasoei edo adin nagusiko ikasleei zuzenduta dago. Online zerbitzua da, eta gure konfiantzazko banatzaile teknologikoetako batek ematen du.

Prozesu erraza da, eta ahalik eta lasterren egin beharko da, iraileko lehen asteetan ordenagailuak entregatuko direla bermatzeko; izan ere, pandemiaren egoera orokorra dela eta, fabrikatzaileek arazoak izan ditzakete hornidura eta entrega-epeekin. Zehazki, denda maiatzaren 31tik ekainaren 13ra arte egongo da erabilgarri. Salgai dauden gailuen kopurua mugatua da. Mesedez, erosi lehenbailehen.

Jarraian, behar dituzun jarraibideak eta informazioa aurkituko dituzu.

Arazorik edo zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan La Salleko informatika-sailarekin, gorabeheren ohiko inprimakiaren bidez.