DBH

DBHn, ordurarte ikasitako guztia praktikan jarriko da. Praktika hau ikastetxeko hezkuntza elkarte mailan, auzoan, beste elkarte batzuetan, etab. ematen da.

Aurreko etapetan landutako konpetentzia eta abileziei esker gure ikasleek hainbat diziplinatan dituzten ezagutzak sakontzeko aukera dute, baita beste berri batzuetan lehen urratsak emateko ere.

Teknologia berrietan ardatza hartuta, 1×1 proiektua dela medio (ikasle bat, gailu bat).

Ikasle bakoitzak bere prozesuaren bidea egiten doa, bere erritmoa eta bere gaitasunak markatzen dioten arabera, irakasleak bidelagun dituela.

Bakarkako ibilbideak eta erritmo anitzei erantzuna emateko, aniztasunaren arreta proiektuak bi ardatz ditu gurean: 

Zabaltze proiektua eta laguntza gela. Gehiago sakondu dezakenak hemen erantzuna topatuko du, begirada integratzaile baten bermepean.

Era berean, laguntza behar duenak ere aurrera egiteko, hemen topatuko du bidea erraztuko dioten erantzunak. Gertutasuna eta integrazioa, pertsona ardatz hartuta.

Bestalde, autonomia, planifikazioa, esfortzua, lan pertsonaleko praktikak eta prozedurak aplikatzen jarraituko dute. Hauek ongi barneratzea izango da etapa honetako erronka handi bat, etorkizun profesional eta sozial arrakastatsu bat burutzeko beharrezko tresnak izanik. Talde lana eta izaera kooperatiboa ardatz ditu ere ikasleak, etorkizunean izango duen munduari erantzun eraginkorrena emateko lanabesak bait dira. “Ikasten ikastea”eta“modu kooperatiboan ikastea” bermatzea bilatzen duten proiektuekin osatzen da gure curriculuma. Horrela, neska-mutilek beren prozesuaren protagonista izaten jarraitzen dute, eta irakasleak ikasleen eta ezagutzaren arteko bitartekari dira.

Gazteen hezkuntza integralari erantzuna emateko aisialdi eta elkartasunerako sentsibilizazio talde  eta ekintza ugari ditugu: Izartxo Aisialdi Taldea, Tandanacui gazte elkartasun taldeak, Bidezko Merkataritza postua, Proega Garapenerako erakundea…