Etapa: 3 urtetik 6 urte bitartekoa
Helburu nagusia eskolarekiko ahalik eta egokitzapen hobea egitea da. Irakasleekin, ikaskideekin eta eskolako espazio ezberdinekin. Ume eta familia bakoitza etxean bezala sentitu dadin.
Helburu garrantzitsu hori lortzeko, bakoitzaren erritmoa errespetatuz, umeak modu globalean hurrengo etapetarako prestatzen ditugu. Batez ere jarreretan erreparatuz eta lagunduz, alderdi emozionalari duen garrantzia emanez. Esparru ezberdinetan esperimentatu eta lan egiten dugu: artistikoan, musikalean, linguistikoan, matematikoan, emozionalean, korporalean… ikasketa kooperatiboa gure programa ITB berritzailearen ardatza izanik.