Etapa honetan ere curriculum digitala sakontzen dugu, hots, teknologia berriak nola ibili era seguruan eta eraginkorrean. 1×1 proiektua ere martxan dugu etapa honetan (ikasle bat, gailu bat): meet, kontu propioak, sallenet, snappet… sarean nabigatu, informazioa bilatu, landu eta norbere burua babesten jakin ere, hori da etapa hauetan bilatzen diren helburu eta erronka nagusiak, teknologia arloetan.
Gure ikasleen formazio integralaren osagarri moduan IZARTXO aisialdi taldean parte hartzeko aukera izango dute etapa osoan zehar, eta udara partean gure UDALEKUAK hor daude, udaran ere hezi eta hazi, gurean izan dezaten, ondo pasatuaz, euskara biziaz eta baloreak sustatuaz.