Bakarkako ibilbideak eta erritmo anitzei erantzuna emateko, aniztasunaren arreta proiektuak bi ardatz ditu gurean:
Zabaltze proiektua eta laguntza gela. Gehiago sakondu dezakenak hemen erantzuna topatuko du, begirada integratzaile baten bermepean.
Era berean, laguntza behar duenak ere aurrera egiteko, hemen topatuko du bidea erraztuko dioten erantzunak. Gertutasuna eta integrazioa, pertsona ardatz hartuta.