La Salle San Luis Ikastetxea gizarte-ekimeneko itunpeko ikastetxe euskalduna eta kristau da. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ditu (0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat), La Salle Hezkuntza Sarearen ikastetxea da eta haren titularra Guraso elkartea da.
Gure hezkuntza proiektua gizakiaren eta munduaren ikuspegi kristauan oinarritzen da, giza balioak (Justizia, Berdintasuna eta Bakea) sustatzen ditu, eta inguruko pertsonen eta gizartearen beharrei erantzuten saiatzen da. Proiektua pertsona orori dago irekita, batez ere, behar gehien dutenei, eta gure herriko historia eta kultura abiapuntu direla, pertsonaren heziketa integrala bilatzen du bakoitzaren gaitasun guztien garapena lortzeko. Ikasleekiko eta beraien familiekiko hurbiltasuna, pertsonen arteko errespetua, haur eta gazteen jarraipena eta guztion arteko elkarlana ditu ardatz gure asmoak.