Back

26/27 HASIERA!

26/27 HASIERA!

Kaixo berriro ere! Has dadila ikasturte berria!

Eskolan 26/27 ikasturtea hasi dugu dagoeneko eta bagabiltza motoreak berotzen. Martxan gara irakasle taldea, ilusio berrituz eta erronka berriei heltzeko prest! gogo biziz gabiltza azken ukituak prestatzen, xehetasun guztiak zaintzen eta dena zehatz-mehatz antolatzen, denboraldia modurik onenean hasteko.

Irakasle taldea gogoz biziz gaude elkarrekin bide zoragarri honi ekiteko. Orain, ikasleak etortzeko zain gaude besterik gabe, eskolako espazioakn bizitzaz berriz ere betetzeko.

Ongi etorri guztioi ikasturte berri honetara; ziur gaude urte bikaina izango dela! AUPA SAN LUIS!

IMG-20260902-WA0003