Back

Azaroan 18tik abenduaren 2ra, euskaraldiaren gonbitea jaso genuen guztiok. Eskolan erronka onartu eta lehenagotik ere lanean hasi ginen girotzen, animatzen eta sustatzen. Horretarako anitzak izan dira jarduerak: bertso-saio didaktikoak, euskal dantza tailerrak, paisaia linguistikoaren eraldaketa, txapak egiteko tailerra, gaztainada, bideo-gintza motibatzailea, euskal memegintza…

Oso pozik gaude ikasle, irakasle, bestelako langile eta gurasoen partehartzearekin!

San Luisen ere euskaraz nahi dugu bizi!