
BAGERA!
- Date 2026-01-20
Gu beti pozez, beti alai!
Donostiako kaleak berriro ere pozez bete dira San Sebastian egun honetan, eta gure eskolako konpainia izan da protagonistetako bat. San Luis La Salleko neska-mutilak gogotsu eta indartsu aritu dira goizean goizetik, hiriko giroa ezin hobeto alaituz. Aupa zuek!
Gaurko egun handia ez da ezustekoz iritsi ordea, pasa den ostiral arratsaldean, Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) ikasle guztiok hitzordu garrantzitsua izan bait genuen eskolan. Gurasoen aurrean eta Yohann, Lucia eta Nairaren gidaratzipean makilak eta danborrak ederki berotu bait genituen.
Gaur, asteartea, eguna goiz eta urduri hasi da askorentzat. Hala ere, behin jantziak jantzita eta Alder Ederreko parkera iritsita, urduritasunak alde batera utziz konpainia alai eta indartsu agertu da. Gure ikasleek gogor jo dute danborra, donostiarren begiradapean festa giroa bazter guztietara zabalduz.
Egun berezia eta benetan polita izan da guztiontzat. Oroitzapen ederrak utzi dizkigu aurtengoak, eta dagoeneko hasi gara datorren urtekoan pentsatzen!
Hurrengo urtean gehiago eta hobeto! GORA DONOSTIA!














