Programa hau sormena garatzeko sortua izan da. Bere helburua da ikasleriari alboko pentsamendua eta emozio trebetasun inguruko estrategiak eskaintzea, honela arazoak ebazteko sormenezko planteamenduak landu ditzaten.
CREA sormenezko trebetasunak lantzeko proiektu sekuentziatua eta sistematikoa da eta maila guztietan aplikatzen da, Haur Hezkuntzatik hasita Heziketa Zikloetaraino. Egungo gizartearen etengabeko aldaketa eta hobekuntzaren sortzaile dira sormenezko ekintzak, segurtasun ezarekiko tolerantzia garatu duten taldeak, arazoak aukera bezala bizi dituztenak eta kanpoko nahiz barruko mugak gainditzeko gai izan direnak.
CREAk tresna ezberdinak barneratzen ditu, hala nola Aukera Anitzak, Pentsamendu Hedakorra, Behaketa Dibergentea, Analogiak, Six & Six; eta baita Brainstorming eta honen antzekoak ere.