Back

BAKEA NAHI DUGU!

Bakearen nazioarteko eguna!

Gaur, Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta, astean zehar landutakoari amaiera borobila eman diogu San Luis La Sallen. Eskola komunitate osoa elkartu gara goizeko lehen orduan, ospakizun xume baina esanguratsu bat egiteko.

Eskolako patioan elkartu ondoren, gure asmoak ekintza bihurtzeko unea heldu da. Lehenik, ikasgela bakoitzak astean zehar hausnartutako konpromisoa irakurri du ozen. Hauek ez dira hitz soilak izan, egunerokoan eskolan bakea praktikatzeko hartu ditugun ardurak baizik. Ondoren, ekitaldia amaitutakoan, geletara itzuli gara bakoitzaren txokoa apaintzera, gaur bizi izandakoaren oroigarri gisa.

Gaurko eguna amaitu bada ere, gure konpromisoek bizirik jarraituko dute ikasturte osoan zehar. Bakea, egunero egiten dugun zerbait delako!