Euskaraldia eta euskara astea San Luisen

Euskaraldiari hasiera eman diogu eskolan, aurretik ondo girotuta ere. Gure eskolan ere euskaraz jarduteko ekimena martxan jarri nahi izan dugu eta gure ikasle, irakasle, bestelako langile eta familentzako ekimen ugari jarri ditugu martxan: dantzak, mintzodromoa, bertso saio pedagokikoa, norberaren txapa diseinatzeko tailerra, euskarazko piropo kartela, hizkuntza pasaiaren aldaketa, ipuin lehiaketa, bideo motibagarrien erronkak, euskarazko memegintza tailerrak, gaztain erre jana…

Zatoz eta gozatu ezazu euskaraz ere gurekin!