Haur Hezkuntzatik DBH 4 arte aplikatzen dugun programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeko pertsonak:
- Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen
- Irizpide etikoen alde egin dezaten
- Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten
- Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten
- Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten
Programa hau gure ikasleei eskaini ez ezik, gure familiei ere eskaintzen diegu. Zuen seme-alaben esperientziak elkarbanatzeko eta haiengandik ikasteko.
Gurasoentzako HARA saioak:
Hilean asteazken batean izaten da: 14:45tatik 16:15tara.
Parte hartzeko irrika sentitzen baduzu edota gurasoentzako HARA saioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatz dezakezu mezu bat helbide honetara: aruiz@sanluislasalle.eus.
Anima zaitez gehiago ezagutzera!
