Back

KORRIKA BADATOR!

Badator euskaltzaleon ekitaldirik garrantzitsuena eta hunkigarriena: 24. Korrika! Aurten, ilusioz beteriko lekukoak Atarrabian hasiko du bere bidea eta, herriz herri ibili ondoren, Bilbon amaituko da. San Luis La Sallen beti izan dugu argi euskararen alde egingo dugula, gure hizkuntza gure nortasunaren eta elkarbizitzaren ardatza delako. Hori dela eta, komunitate osoa animatu nahi zaituztegu martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo den ekimenean parte hartzera. Jantzi zapatilak eta zatoz gurekin euskararen aldeko pausoak ematera, Atarrabiatik Bilboraino, bidea elkarrekin egiteko.

                                                                           Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika!