Mendi martxa 2022

Bukatu berri dugun La Salle Astea bikaina ondoren, hurrengo iganderako, maiatzak 22, prestatuta dugun jarduera ekarri nahi dugu gogora, 2022ko MENDI MARTXA.
Familia artean egiteko goizeko jarduera da eta, lasai asko, beste senitartekoak, lagunak, ezagunak edo auzokideak… gonbidatu ditzakezue. Erantsita izena emateko QRa duen kartela, jardueraren oinarriak eta ibilbidea bidaltzen dizuegu. Dena gure ikastetxean hasi eta bukatuko da eta oparitxoak egongo dira partehartzaileentzat. Badaezpada, QRarekin ez arazorik edukitzeko, izena emateko lotura hemen idazten dizuegu ere: https://forms.gle/CJz7T8bZVRR6XCWz8
Zatoz eta animatu!