Back
Hezkuntza aldi honetan helburua oinarrizko konpetetzien garapen maila lortzea izango da, jarraian aipatzen diren trebetasun kognitibo eta sozialak garatuz.

Gure ikastetxean IKASKUNTZA TESTUINGURU BERRIA garatzen ari gara, ITB, 2 urtetatik gora, maila guztietan, metodologia berri bat La Salleko ikastetxe guztietan.

20201120_LaSalle0618w
  • irakurmena eta idazmena
  • kalkulua eta oinarrizko eragiketa matematikoak
  • gizarte eta naturaren oinarrizko ezagutzak
  • garapen artistikoa eta sortzailea.
  • autonomia eta ekimena.
  • elkarlana eta giza eta afektu harremanekiko errespetua.

Ikasleak dira norbere garapenaren protagonistak eta ikasketa kooperatiboa lan era nagusia. Planteatzen ditugun jarduera eta metodologiak beraien esperientzia hurbiletik abiatzen diren ezagutzak eraikitzea, alderdi emozionala garatzea, aniztasuna eta inklusioa kontuan hartzea eta bakoitzaren estiloak eta erritmoak errespetatzea ahalbidetzen dute, ikasle bakoitzaren jarraipen hurbila eta tutoretza zainduz.

Gure ikasleen formazio integralaren osagarri moduan IZARTXO aisialdi taldean parte hartzeko aukera izango dute etapa osoan zehar, eta udara partean gure UDALEKUAK hor daude, udaran ere hezi eta hazi, gurean izan dezaten, ondo pasatuaz, euskara biziaz eta baloreak sustatuaz.

Etapa honetan ere curriculum digitala sakontzen dugu, hots, teknologia berriak nola ibili era seguruan eta eraginkorrean. 1×1 proiektua ere martxan dugu etapa honetan (ikasle bat, gailu bat):

  • meet
  • kontu propioak
  • sallenet
  • snappet
  • sarean nabigatu
  • informazioa bilatu
  • landu eta norbere burua babesten jakin