Badator PROEGA astea

Hezkuntza tresnarik boteretsuena da pobreziaren eta horren ondorio suntsitzaileen aurka borrokatzeko eta gizarte bidezkoago bat lortzeko. Baina, azken urteetan aurrerapenak egin diren arren, 265 milioi neska-mutil baino gehiagok eskolatu gabe jarraitzen du eta 10etik 6k ez du oinarrizko ezagutzarik irakurketan eta matematikan.  Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) desberdinen inguruko lanarekin jarraituz, gure erakunde solidarioek GIH 4ri buruz  gogoeta egitera bideratu nahi dute ikasturte honetako kanpaina. Horren  helburu nagusia izanik 2030era arte hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitza osoan eta pertsona guztientzat ikaskuntza aukerak sustatzea. Izan ere, etorkizun iraunkorra eraikitzeko, denok balio dugu.

Animatu eta izan erantzunaren parte!