Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara arte aplikatzen den HARA programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeko pertsonak:
- Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen
- Irizpide etikoen alde egin dezaten
- Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten
- Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten
- Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten