Bizi baratzea: jolasa + ikasketa,… Txomin!

 

Gure lagun den Txomin txorimaloa berriz etorri zaigu bere txokorik ederrenak erakustera. Hala ere, oraingo honetan beste era batean: SOINKETA egin dugu berarekin! 

Kirola naturarekin uztartzean, lehen hezkuntzako ikasleak arnasa berritzeaz gain indarrez ere bete dira. 

 

Baratzeko aukeraz kasu honetan lehen hezkuntzako zaharrenek izan zuten. Talde kooperatiboetako jolasez gain, lur honen “desoreka” puntuaz baliatuz, gorputzaren lanketarako aukera bikaina izan zuten.

Ziur laster berriz ere bizipozaz betetzeko aukera duten halako gune zoragarrian. 

Baratzarekin jarraituz…

Baratzeko bizipenek ikasketak sakontzen eta garatzen laguntzen dutenez, Txominekin egon ostean udazkenari buruzko jarduera zoragarri bat egin zuten. A ze artelanak! 

Udazkenak ekartzen dituzten aldaketak, koloreak, texturak, etab., transmititzen saiatu ziren, baita lortu ere!

 

Ikusi dezakezuenez, ikerketa batzuek dioten bezalaxe, ingurune eta espazio naturalak hiri barnean sartzean, edota kasu honetan ikastetxe baten funtzionamenduan, buruko eta barne osasuna hobetzen laguntzen du. Horregatik honi lotuta aurreko berrian azaldutako “Txominekin Baratzean Gattunk” proiektuan bete-betean murgildu gara.

Hemen ondoan jarritako artikulua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu (idazlea: Jakoba Errekondo): https://www.argia.eus/albistea/naturaz-inguratuta-hazten-diren-haurrak-heldu-zoriontsuagoak-bihurtzen-dira