Ikasle guztiek, beraien etapak baita gaitasunak kontuan hartuta ere, ikasturte osoan zehar naturgune berri honetan hainbat jarduera jorratuko dituzte. Ekintza guzti hauek honetan balore hauetan oinarrituz:
- Erantzukizuna: guztiok izango dugu espazio honen zaintza eta garapenaren ardura.
- Sormena: baratza lantzeko aitzakia izanik, egunerokotasunean beste espaziotan lagungarri izango zaien sormen ahalmenak sustatzea (irudimena, proaktibitatea, pentsamendu abstraktuaren lanketa, etab.)
- Errespetua: bizitzan zehar elkarrerangingo diren izaki bizidunen arteko harremana baloratzea (pertsonak, animaliak, landareak, etab.)
- Bizikidetza: Hezkuntza Komunitatearen elkarlanaren bidez, talde lana bultzatuko da, parte-hartzaile guztiek adostasunetara iristeko estrategiak ikasiz.
- Barnetasuna: eremu naturalak helarazten dituen lasaitasunaren bidez norbanakoaren gogoeta ahalmenak sustatzea.
Noski, hau guztia ongi bideratzeko beti ere helburu batzuk kontuan hartuta: nekazaritza (garaian garaikoak,…) eta produktu ekologikoen lanketa, Agenda 30, auzokideekin harremantzeko bideak sortu, gizakiak ingurugiroan duen eraginaz kontzientziatzea, etab.