Txomin esnatu da!

Udazkena esnatu da, eta udazkenarekin batera gure lagun bat esnatu da ere. Aspaldiko partez eskolara etorri da gurekin egotera, izan ere eskolan egotea asko atsegin du. Txomin izena duela esan digu eta bere bizilekua erakutsi nahi digu. Erakutsi bakarrik? ez noski, berarekin lan egitera eta jolastera ere gonbidatzen gaitu. Berari laguntzen badiogu baratza eta naturaren sekretuak erakutsiko dizkigula esan digu: barazkiak landatu, tomateak jaso, natura zaindu, mendian jolasten ikasi…

ONGI ETORRI TXOMIN!