Back

INSTALAZIO – ESPAZIO BERRIAK!

 

Eskolan espazio handi bat berritu dugu, beheko patioa, eta aldi berean, beste lur eremu bati zuku gehiago atera diogu, eskolako baratza – naturgunea.

 

Beheko patioko zoru guztia berritzeaz gain, eskolako txikienentzako triziklo, moto zein patineteekin beste era berri batean gozatzeko aukera ederra jarri dugu.

 

Berrikuntzekin jarraituz, psikomotrizitate handia lantzeaz gain beren denbora libreaz lagunekin gozatzeko parke bat jarri dugu. Aske gozatu aske bizitzeko.

Hori bai, beti kontuan hartuta ikasleek dituzten beharrei erantzunez joango garela, eremu hau egokituz eta hobetzen joango garelarik.

Txominekin Baratzean Gattunk!

Eskola honetako hezkuntza komunitateak argi du, gu Uliako mendiak eskaintzen dizkigun ekosistema, baliabide eta naturgune zoragarriaz aukera ezin hobeaz gehiago baliatu behar ginela. 

Horregatik, haur eskolatik DBH 4rainoko ikasle guztiak, eskolan bertan sortutako hezkuntza proiektu berri batean murgildu gara: “Txominekin Baratzean Gattunk!”.

 

Ikasle guztiek, beraien etapak baita gaitasunak kontuan hartuta ere, ikasturte osoan zehar naturgune berri honetan hainbat jarduera jorratuko dituzte. Ekintza guzti hauek honetan balore hauetan oinarrituz:

  • Erantzukizuna: guztiok izango dugu espazio honen zaintza eta garapenaren ardura.
  • Sormena: baratza lantzeko aitzakia izanik, egunerokotasunean beste espaziotan lagungarri izango zaien sormen ahalmenak sustatzea (irudimena, proaktibitatea, pentsamendu abstraktuaren lanketa, etab.) 
  • Errespetua: bizitzan zehar elkarrerangingo diren izaki bizidunen arteko harremana baloratzea (pertsonak, animaliak, landareak, etab.) 
  • Bizikidetza: Hezkuntza Komunitatearen elkarlanaren bidez, talde lana bultzatuko da, parte-hartzaile guztiek adostasunetara iristeko estrategiak ikasiz. 
  • Barnetasuna: eremu naturalak helarazten dituen lasaitasunaren bidez norbanakoaren gogoeta ahalmenak sustatzea. 

Noski, hau guztia ongi bideratzeko beti ere helburu batzuk kontuan hartuta: nekazaritza (garaian garaikoak,…) eta produktu ekologikoen lanketa, Agenda 30, auzokideekin harremantzeko bideak sortu, gizakiak ingurugiroan duen eraginaz kontzientziatzea, etab.