Back

“Elkarrekin Hobe”, Ongi etorriak 2022-2023 ikasturtera!

Hasi berri dugu 2022-2023 ikasturtea eta, La Sallen berezko dugun moduan, hari pozez beterik ongi etorria emateko prest gaude, erabat hunkitzen baikaitu gure ikastetxeak berriro ere ilusioz beterik ikustea. Pozez ekingo diogu abentura eta erronka berriari, gure misioarekin dugun konpromiso sendoan eta urte askotako esperientzian oinarrituta. Aurrean dugun ikasturteak gure hezkuntza proiektuan aurrera egiteko aukera emango digu, eta pozarren hartzen dugu lan hori gure gain, bihotzean baitaramagu hezkuntzarekiko grina.

Elkartasuna eta senidetasuna landu nahi ditugu ikasturte honetan eta, alde horretatik, “Hobe elkarrekin” goiburua aukeratu dugu gure lanaren iparrorratza izan dadin hurrengo hiletan; izan ere, elkarbizitza, talde izaera, senidetasuna eta besteekiko maitasuna bizi eta indartu nahi ditugu.

Garaiotan, bakartasunak eta indibidualtasunak gero eta leku handiagoa dute gizartean, baina La Sallen hurbiltasuna eta talde jarduna aldarrikatu nahi ditugu, pertsonen baturak ematen digun indarra, bakartasunaren aurrean. Pertsonen arteko harremanak eta konexioak bakartasuna eta bakardadea gainditzen ditu, eta aniztasuna, diferentzia eta beste balio asko lantzen laguntzen digu. 

 

La Salle ikastetxeek elkartea dakarte eskolara, hori da gure bizitzeko modua, gure estiloa. Gure Misio Proiektuak esaten du hezkuntza humanoa ematea eta jendartean dauden premiei erantzutea direla gure hezkuntza elkartearen erronkak. Kristau elkarte garen aldetik, elkarte gisa bizi gara, gauzak elkarbanatzen ditugu eta elkartean bizi dugu fedea. Senidetasuna da pertsonen arteko harremanaren giltza, elkartea elkartzen duen juntagaia gure salletar familian. 

Bizitza partekatzean, elkarrekin hazten eta aberasten gara. Elkarrekin egiten diegu aurre zailtasunei eta haien zama banatzen dugu. Etorkizun hobea amesten dugu elkarrekin eta etorkizun horren protagonista gara. Gehiago eta hobeak gara elkarrekin. 

Salletar garen aldetik, gure karisma bizitzeko beste aukera bat dugu ikasturte hau, gure salletar DNA erakustekoa. Gure karismak errealitatean kokatzen gaitu eta mundu bidezko eta solidario bat eraikitzeko konpromisoa dakarkigu. Bide horretan, noski, senidetasuna dugu gure nortasun ikurra.

Gonbidapen hau luzatzen dizugu Espainia eta Portugalgo La Salle ikastetxeek eta obrek: bizi ikasturte hau elkartean, senti zaitez salletar familiako eta gure proiektuko kide, partaide. Elkarrekin hausnartzeko aukera paregabea dugu ikasturte hau, gure indar handiaz baliatzekoa, eta, La Salleko Joan Bautista gure fundatzaileak bere garaian egin zuen bezala, gure ingurura begiratu eta hezkuntzaren bidez erantzun bat emateko premia handienean dauden pertsonen egoerari. Gure onena emateko beste aukera bat dugu, ikasgeletatik abiatuta eta gure Ikaskuntza Testuinguru Berrian (ITB) oinarrituta. Elkartean bizitzeko gai izango diren pertsona hezi nahi ditugu eta gizatasuna erdira dakarren gizarte bat sortu. Bide horretan, senidetasuna da gure iparrorratza. 

Ongi etorri ikasturte berrira!